Ongi etorri gure orrialde berrira! Carnicas Ibarra-n pozik gaude eta azkenean oihukatu dezakegu: webgune berria dugu!

Denbora daramagu pauso hori eman nahian, eta azkenean hemen gaude. Digitalizazioaren aldeko apustua egin nahi izan dugu eta web orri funtzional, dinamiko eta bezeroei zuzendutako bat sortzea erabaki dugu.

Gure helburua webgune berritik askoz esperientzia zuzenagoa eta praktikoagoa izatea da eskura jartzen ditugun eduki eta zerbitzu guztietara iristeko orduan: nor garen, zer egiten dugun, zer produktu banatzen ditugun … “blog” eta “kontaktua” atalez gain.

Blog honen bidez zuengana hurbildu nahi dugu eta haragiaren sektorearekin zerikusia duen guztiaren berri eman nahi dizuegu. Gure ustez interesgarria izan daiteke: haragia denbora luzeagoan kontserbatzeko moduak, produktu berriak, haragi mota bakoitzaren onurak, haragiaren atalak…

Eta noski, gune birtual berri hau aberasteko egin nahi diguzun edozein iruzkin edo iradokizun ongi etorria izango da. Gurekin harremanetan jar zaitezke “kontaktua” atalaren bidez, post honen amaieran iruzkin bat utziz edo ohiko kanalen bidez, hala nola telefonoa edo posta elektronikoa. Gainera, errezetak edo gure produktuen irudiak bidal ditzakezu.

Pozik gaude etapa berri hau zugandik eta zure beharretatik gertuago hasteaz. Gurekin egotea espero dugu! Eta beste behin … ongi etorri gure orrialde berrira!

WhatsApp chat